2015-08-24

[kronika] AHTren aurkako protesta martxa Donostian. AHT=ZULO BELTZA

Mugitu! mugimenduak deituta, hamarnaka lagun bildu dira gaur Donostian AHTren proiektua zulo beltza dela salatzeko. Manifestariek bulebarretik abiatuta Eusko Jaurlaritzak Miramarreko jauregian egin duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilura jo dute, “euskal Y-aren zulo beltz” beldurgarriari buruzko parodia bat eginez. Bidean, AHTren aurkako oihu eta kantek lagunduta, azpiegitura-lan handi hori aurrekontuak, natur-ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituen zulo beltzik handiena bilakatu dela salatu dute. Miramarren irakurritako mezuan salatu denez, datorren urtean Eusko Jaurlaritzak “euskal Y”-aren obretan 600 milioi euro xahutu eta AHTren zulo beltza azken mugaraino handitu asmo du; hori gutxi balutz, lurraldean beste hainbat “zulo beltz” sortzeko asmoa du, besteak beste Lezo-Gaintxurizketako baserri lurretan plataforma logistikoa eta Donostiako hirian Metroa –Kontxako hondartzaren azpitik ere- eraikitzeko egitasmoak berehala inposatuz. Kontxako pasealekuan eta hondartzan zegoen jendetzak harriduraz hartu ditu protesta ekintza eta parodia. 
Mugitu! Mugimendua (Tlfnoa 654 480 589)

Susmoak daude, gainera, oporraldi turistiko azeleratu baten itzuleran, Eusko Jaurlaritzak AHTren zulo beltza azken mugaraino handitzearekin batera (600M euro xahutuko dituzte 2016 urtean “euskal Y”-aren obretan), Lezo-Gaintxurizketan Plataforma Logistikoa eta Kontxaren azpitik Metroa eraikitzeko egitasmoak berehala inposatzea erabaki duela, horrelako “zulo beltz txikiagoak” masiboki sortuz lurraldean atzeraezineko katea-erreakzio bat eragiteko asmoz. 

Jadanik, agintari politikoen eta sare enpresarial nahiz finantzarien arteko fusioak tenperatura izugarria hartu du, eta Jaurlaritzak proiektu horiekin daraman abiadura ikusita, bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari eta erabakietan partehartze publikoari ateak itxi nahi dizkiela. Horrenbestez, behar-beharrezkoa da denok berriro martxan jartzea eta azpigitura-lan handi horiek zalantzan jartzen dituzten herri-ekimenekin bat egitea. Einsteinek zioenez, arazoak ezin direlako konpondu beroriek sortu zituzten pentsamolde eta ariketa berdinekin tematuta, aldaketa sakon bati ekinez baizik. Eta horrek, Jaurlaritzaren kasuan, beti gehiago formula galgarriaren ordez, nahikotasun printzipioari begira jartzea derrigortzen du: alegia, AHT eta gisa bereko proiektu txikitzaileak gelditzea eta oinarrizko beharrizan sozialei --pobreziaren eta desberdinkeria sozialen aurkako borrokari, kasu-- lehentasuna ematea. Nahikoa da AHTren zulo beltzarekin
Mugitu! Mugimendua (Tlfnoa 654 480 589)

Marcha de protesta al consejo del Gobierno Vasco en Miramar para denunciar el “gran agujero negro del TAV”: 

Respondiendo a la llamada del movimiento Mugitu!, decenas de personas han participado hoy en la protesta realizada en Donostia para denunciar el “gran agujero negro” que supone el proyecto del TAV. La marcha ha partido del boulevard para llegar al palacio de Miramar, realizando en el camino una parodia del gran agujero negro de la “Y vasca”.

Entre gritos y cánticos contrarios al TAV, se ha denunciado que esta macro-infraestructura se ha convertido en el mayor “agujero negro” conocido que se traga presupuestos, bienes naturales y recursos necesarios para cubrir una infinidad de demandas sociales. Según el comunicado leído en Miramar, el Gobierno Vasco ha decidido además incrementar el tamaño del “agujero negro” del TAV derrochando el próximo año 600 millones de euros en las obras de la “Y vasca”. Por si esto fuera poco, pretende además crear más “agujeros negros” en el territorio, entre ellos la plataforma logística planeada en la zona rural de Lezo-Gaintxurizketa y el Metro en la ciudad de Donostia, pasando incluso bajo la playa de La Concha. La acción de protesta y la parodia han sido acogidas con sorpresa por parte de las numerosas personas congregadas en el Paseo y en la playa de La Concha.

De manera que es preciso volver a ponernos en marcha y apoyar cuantas iniciativas surjan en oposición a esas grandes infraestructuras. Porque, como dijo Einstein, los problemas no se pueden resolver desde la misma forma de pensar y de actuar que los han creado, sino abordando un profundo cambio de principios, orientado en el caso del Gobierno Vasco a buscar lo suficiente en vez de perseguir siempre más. Es decir que se deben paralizar el TAV y los proyectos destructivos para priorizar otras necesidades sociales, como es la lucha contra la pobreza y la desigualdad, por ejemplo. ¡Ya les vale con el agujero negro del TAV! 
Mugitu! Mugimendua (Tlfno 654480589)

No hay comentarios:

Publicar un comentario